jueves, 2 de abril de 2009
jueves, 19 de febrero de 2009
ihauterietarako lantxoa

Zuen blogak irakurrita hemen duzue galdera batzuk test modukoak,
http://cid-23903d5c6189f497.skydrive.live.com/self.aspx/P%c3%bablico/galderak.doc
zabaldu artxiboa, gorde zuen ordenagailuan, astean zehar betetzen joan (azpimarratuz erantzun egokiak) eta gero bidali andoni.goiriena@gmail.com eta zuzenduta jasoko duzue zuen korreoan edo blogean.
jueves, 12 de febrero de 2009
lunes, 9 de febrero de 2009
Islam-a
Arabierazko hitza da Islam, musulmanen erlijioa. Ala Jainkoarekiko obedientzia esan nahi du islam hitzak; eta musulman esaten zaio Jainkoaren nahiari atxikitzen zaiona. Arabiako (gaurko Saudi Arabiako) Meka eta Medinaren artean bizi izan zen Mahoma, K.o. VII. mendean. Musulmanentzat aro berria hasten da Mahomak Mekatik Medinara alde egin zueneko urtean (622), "hejirako" deitua. Bizitza eta erlijio berriaren sorrera abiapuntua izan zen eta azkar zabaldu zen islama Afrikako iparraldera. Inperio arabiar-musulmana zabaltzearekin batera Espainiara, batetik, eta Ekialde Hurbilera, bestetik zabaldu zen Islama.
"Bakarra da Ala Jainkoa eta Mahoma da haren profeta" aitorpenak sintetizatzen du musulmanaren fedea. Profetari egindako azken errebelazioa Koran liburu sakratuan dago jasota. Liburu horrek sineste eta erlijio-bizitza islamdarraren funtsezko iturria izateaz gain lege-balioa du. Hortik Koranak duen eragina islamismoaren gain eraikitako gizarte politiko-erlijiozkoan. Islamismoaren interpretatzaile ofizialek (ulemak) Hadith (tradizioak) bigarren iturri juridiko-teologiko nagusia dute; bertan aurkitzen baitira Mahomaren bizitzako esanak eta jardunbidea.
Bost betekizun nagusi ditu musulmanak: 1. Fede-aitorpena egitea; 2. Eguneroko otoitza (bost aldiz); 3. Pobreen aldeko zerga edo limosna; 4. Urteroko hilabete osoko baraualdia (ramadama); 5. Mekako hiri sakratura erromesaldia (bizitzan behin bederen, ahal izanez gero). Horiez gain, Koranak politika-, lege-, elikadura- edota garbitasun-mailan ere badu eraginik. Erlijiozko elkartea, (umma), osatzen dute munduko musulman guztiek. Kalifa da "ummaren" buru erlijio-politikoa. Islamean, ez dago apaizik; bai ordea, elkartearen otoitza gidariak. (Jovan)

lunes, 2 de febrero de 2009
hiriak
gurutzadak
LAUGARREN GURUTZADA 1202-1204
Sinatu zen akordioari eta Saladinoren heriotzari esker, urte batzuk bakean igaro ziren. Ordurako, kostaldeko gurutzatuen estatuak merkatal kolonia italiarrak soilik ziren. Inozentzio III Aita Santuak gurutzada berri bat deitzea erabaki zuen estatu kristau hauen egoera hobetzeko. Gurutzada honetan ezingo lukete erregeek parte hartu eta Egiptoren aurka joan beharko luke.
Gudaroste gurutzatua Venezian bildu zen, bidea itsasoz egiteko asmoz. Bertan, Enrico Dandolo dogoa espedizioaren buru zen Montferratoko Bonifazio eta Alexo IV.a Angelo usurpatzaile bizantziarrarekin aliatu zen, gurutzadaren helburua aldatu eta Konstantinopla erasotzeko, hirurek garaiko enperadore zen Alexo III.a Angelo bota nahi baitzuten.
1203an Bizantzio eraso eta Alexo IV.a enperadore bezala jartzea lortu zuten. Liskar asko sortu ziren honegatik, 1204ean gurutzatuek hiria konkistatzea eragin zuena. Erasoa izugarria izan zen. Gurutzatuek milaka kristau hil zituzten, emakumeak eta haurrak barne. Elizak eta jauregiak lapurtu eta txikitu zituzten, hiriko artelan guztiak ostuz. Gertaera hauekin amaitu zen Bizantziar Inperioa, beste hainbat estatutan banatu zena.
Laugarren gurutzada honek Palestinak estatu kristauentzat kolpe bikoitza izan zen. Batetik ez zuten espero zuten laguntza jaso eta bestetik, Konstantinoplan zaldunentzako erakarpen polo bat sortzean, Lurralde Santuetan zeuden asko bertara joatea ekarri zuen.(aitor eta Jon)

Jerusalemeko Erreinuak Egipton esku sartu nahiean hari zela eta, Nur al-Din sultanak Saladin laguntzailea bidali zuen egoeraren kargu egitera. Berehala Saladin Egipto osoko jaun eta jabe egin zen, nahiz eta Nur al-Din hil zen arte bere agintea errespetatu zuen. Hau hiltzean, Saladinek Egipto eta Siriako sultan izendatu zuen bere burua.
Saladin gizon jakintsua zen eta Nur al-Din bezala, musulman fededuna eta gurutzatuak kanporatzearen aldekoa. Alderdi musulmanen batasuna lortu zuen eta Egiptotik Siriarainoko kontrol politiko eta militarra. Jerusalemeko Erreinuari, lepradun errege batekin eta Saladinek inguratuta, ez zitzaion denbora asko geratzen.
Zaldunen krak gaztelua
Jerusalemeko erreinuaren amaiera Châtilloneko Reinaldok eragin zuen. Bere hitza errespetatu gabe jokatzen zuen zaldun honek karabanak eta Mekara zoazen erromesak erasotzen zituen. Saladinen arreba zihoan karabana bat erasotzean, honek bere eskuekin hilko zuela zin egin zuen.
Gerra jada hasia, gurutzatuen gudarostea, tenplarioekin batera, Saladinen aurka borrokatu ziren Hattineko Adarretan, 1187an. Armada kristaua suntsitua izan zen, erreinua babesgabe utziz. Saladinek Châtilloneko Reinaldo esan zuen bezala hil egin zuen. Beste hainbat gudari exekutatuak izan ziren arren, asko preso hartu eta gerora askatu zituzten.
Saladin orduan erreinuaren zati gehiena okupatu zuen, konstaldeko hiriak ezik, eta urte horretan bertan Jerusalem konkistatu zuen, 1099koarekin konparatuta ia odol isurketarik gabe izan zena. Jerusalemeko Erreinua desagertu egin zen.
Jerusalemen galerak Europa asaldatu zuen eta Gregorio VIII Aita Santuak gurutzada berri bat deitu zuen. Honetan errege kristau garrantzitsuenak hartu zuten parte: Ingalaterrako Rikardo I.a (Lehoi Bihotz), Frantziako Felipe II eta Federiko I Bizargorri enperadorea. Azken hau talde indartsuenaren buru zen, baina Siriara heltzean, enperadorea ibai batean itota hil zen, bere gudarostea sakabanatuz. Zati txiki bat soilik heldu zen Palestinara.
Ingeles eta frantziar armadak itsasoz heldu ziren. Akreko hiriaren konkista izan zen beraien garaipen bakarra. Garaipen honen ondoren, Rikardok milaka presoen sarraskia egin zuen.
Filipe II.a kezkatuta zegon bere herrialdeko arazoengatik eta Rikardorekin zuen lehiakortasunagatik, Frantziara itzuli zen. Rikardo, orain gurutzadaren buru bakarra, Jerusalemera heldu zen, baina zuen gudaroste ahulduak ezingo zuelakoan setioa jasan, eraso beharrean Saladinekin akordio bat sinatu zuen, erromesei Palestinara sartzeko baimena ematen ziena.
Saladin 6 hilabete geroageo hil zen. Rikardo 1199ean hil zen gezi batez, Europara itzultzen hari zela. Horrela amaitu zen hirugarren gurutzada, bi alderdientzako porrotarekin. Palestinan kristauek kontrolatzen zuten kostaldeko eremu txikia galtzea denbora kontua zen. Hala ere, beste mende bat eutsi zioten.(aitor eta Jon)

Suscribirse a:
Entradas (Atom)