LAUGARREN GURUTZADA 1202-1204
Sinatu zen akordioari eta Saladinoren heriotzari esker, urte batzuk bakean igaro ziren. Ordurako, kostaldeko gurutzatuen estatuak merkatal kolonia italiarrak soilik ziren. Inozentzio III Aita Santuak gurutzada berri bat deitzea erabaki zuen estatu kristau hauen egoera hobetzeko. Gurutzada honetan ezingo lukete erregeek parte hartu eta Egiptoren aurka joan beharko luke.
Gudaroste gurutzatua Venezian bildu zen, bidea itsasoz egiteko asmoz. Bertan, Enrico Dandolo dogoa espedizioaren buru zen Montferratoko Bonifazio eta Alexo IV.a Angelo usurpatzaile bizantziarrarekin aliatu zen, gurutzadaren helburua aldatu eta Konstantinopla erasotzeko, hirurek garaiko enperadore zen Alexo III.a Angelo bota nahi baitzuten.
1203an Bizantzio eraso eta Alexo IV.a enperadore bezala jartzea lortu zuten. Liskar asko sortu ziren honegatik, 1204ean gurutzatuek hiria konkistatzea eragin zuena. Erasoa izugarria izan zen. Gurutzatuek milaka kristau hil zituzten, emakumeak eta haurrak barne. Elizak eta jauregiak lapurtu eta txikitu zituzten, hiriko artelan guztiak ostuz. Gertaera hauekin amaitu zen Bizantziar Inperioa, beste hainbat estatutan banatu zena.
Laugarren gurutzada honek Palestinak estatu kristauentzat kolpe bikoitza izan zen. Batetik ez zuten espero zuten laguntza jaso eta bestetik, Konstantinoplan zaldunentzako erakarpen polo bat sortzean, Lurralde Santuetan zeuden asko bertara joatea ekarri zuen.(aitor eta Jon)
lunes, 2 de febrero de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario