lunes, 2 de febrero de 2009

gurutzadak

HIRUGARREN GURUTZADA 1187-1192

Jerusalemeko Erreinuak Egipton esku sartu nahiean hari zela eta, Nur al-Din sultanak Saladin laguntzailea bidali zuen egoeraren kargu egitera. Berehala Saladin Egipto osoko jaun eta jabe egin zen, nahiz eta Nur al-Din hil zen arte bere agintea errespetatu zuen. Hau hiltzean, Saladinek Egipto eta Siriako sultan izendatu zuen bere burua.
Saladin gizon jakintsua zen eta Nur al-Din bezala, musulman fededuna eta gurutzatuak kanporatzearen aldekoa. Alderdi musulmanen batasuna lortu zuen eta Egiptotik Siriarainoko kontrol politiko eta militarra. Jerusalemeko Erreinuari, lepradun errege batekin eta Saladinek inguratuta, ez zitzaion denbora asko geratzen.

Zaldunen krak gaztelua
Jerusalemeko erreinuaren amaiera Châtilloneko Reinaldok eragin zuen. Bere hitza errespetatu gabe jokatzen zuen zaldun honek karabanak eta Mekara zoazen erromesak erasotzen zituen. Saladinen arreba zihoan karabana bat erasotzean, honek bere eskuekin hilko zuela zin egin zuen.
Gerra jada hasia, gurutzatuen gudarostea, tenplarioekin batera, Saladinen aurka borrokatu ziren Hattineko Adarretan,
1187an. Armada kristaua suntsitua izan zen, erreinua babesgabe utziz. Saladinek Châtilloneko Reinaldo esan zuen bezala hil egin zuen. Beste hainbat gudari exekutatuak izan ziren arren, asko preso hartu eta gerora askatu zituzten.
Saladin orduan erreinuaren zati gehiena okupatu zuen, konstaldeko hiriak ezik, eta urte horretan bertan Jerusalem konkistatu zuen,
1099koarekin konparatuta ia odol isurketarik gabe izan zena. Jerusalemeko Erreinua desagertu egin zen.
Jerusalemen galerak Europa asaldatu zuen eta
Gregorio VIII Aita Santuak gurutzada berri bat deitu zuen. Honetan errege kristau garrantzitsuenak hartu zuten parte: Ingalaterrako Rikardo I.a (Lehoi Bihotz), Frantziako Felipe II eta Federiko I Bizargorri enperadorea. Azken hau talde indartsuenaren buru zen, baina Siriara heltzean, enperadorea ibai batean itota hil zen, bere gudarostea sakabanatuz. Zati txiki bat soilik heldu zen Palestinara.
Ingeles eta frantziar armadak itsasoz heldu ziren. Akreko hiriaren konkista izan zen beraien garaipen bakarra. Garaipen honen ondoren, Rikardok milaka presoen sarraskia egin zuen.
Filipe II.a kezkatuta zegon bere herrialdeko arazoengatik eta Rikardorekin zuen lehiakortasunagatik, Frantziara itzuli zen. Rikardo, orain gurutzadaren buru bakarra, Jerusalemera heldu zen, baina zuen gudaroste ahulduak ezingo zuelakoan setioa jasan, eraso beharrean Saladinekin akordio bat sinatu zuen, erromesei Palestinara sartzeko baimena ematen ziena.
Saladin 6 hilabete geroageo hil zen. Rikardo 1199ean hil zen gezi batez, Europara itzultzen hari zela. Horrela amaitu zen hirugarren gurutzada, bi alderdientzako porrotarekin. Palestinan kristauek kontrolatzen zuten kostaldeko eremu txikia galtzea denbora kontua zen. Hala ere, beste mende bat eutsi zioten.
(aitor eta Jon)

No hay comentarios:

Publicar un comentario