jueves, 19 de febrero de 2009

ihauterietarako lantxoa


Zuen blogak irakurrita hemen duzue galdera batzuk test modukoak,
http://cid-23903d5c6189f497.skydrive.live.com/self.aspx/P%c3%bablico/galderak.doc
zabaldu artxiboa, gorde zuen ordenagailuan, astean zehar betetzen joan (azpimarratuz erantzun egokiak) eta gero bidali andoni.goiriena@gmail.com eta zuzenduta jasoko duzue zuen korreoan edo blogean.

jueves, 12 de febrero de 2009

erdi aroko irudiak

bideo honek erdi aroko irudiak ditu.

lunes, 9 de febrero de 2009

Islam-a

Arabierazko hitza da Islam, musulmanen erlijioa. Ala Jainkoarekiko obedientzia esan nahi du islam hitzak; eta musulman esaten zaio Jainkoaren nahiari atxikitzen zaiona. Arabiako (gaurko Saudi Arabiako) Meka eta Medinaren artean bizi izan zen Mahoma, K.o. VII. mendean. Musulmanentzat aro berria hasten da Mahomak Mekatik Medinara alde egin zueneko urtean (622), "hejirako" deitua. Bizitza eta erlijio berriaren sorrera abiapuntua izan zen eta azkar zabaldu zen islama Afrikako iparraldera. Inperio arabiar-musulmana zabaltzearekin batera Espainiara, batetik, eta Ekialde Hurbilera, bestetik zabaldu zen Islama.
"Bakarra da Ala Jainkoa eta Mahoma da haren profeta" aitorpenak sintetizatzen du musulmanaren fedea. Profetari egindako azken errebelazioa Koran liburu sakratuan dago jasota. Liburu horrek sineste eta erlijio-bizitza islamdarraren funtsezko iturria izateaz gain lege-balioa du. Hortik Koranak duen eragina islamismoaren gain eraikitako gizarte politiko-erlijiozkoan. Islamismoaren interpretatzaile ofizialek (ulemak) Hadith (tradizioak) bigarren iturri juridiko-teologiko nagusia dute; bertan aurkitzen baitira Mahomaren bizitzako esanak eta jardunbidea.
Bost betekizun nagusi ditu musulmanak: 1. Fede-aitorpena egitea; 2. Eguneroko otoitza (bost aldiz); 3. Pobreen aldeko zerga edo limosna; 4. Urteroko hilabete osoko baraualdia (ramadama); 5. Mekako hiri sakratura erromesaldia (bizitzan behin bederen, ahal izanez gero). Horiez gain, Koranak politika-, lege-, elikadura- edota garbitasun-mailan ere badu eraginik. Erlijiozko elkartea, (umma), osatzen dute munduko musulman guztiek. Kalifa da "ummaren" buru erlijio-politikoa. Islamean, ez dago apaizik; bai ordea, elkartearen otoitza gidariak. (Jovan)

lunes, 2 de febrero de 2009

hiriak




Antzin aroko etxeak egurrezkoak ziren eta teilatuak lastozkoak ziren eta jende gehienak abereak ziren.Hiriaren erdian gaztelua zegoen eta gazteluan errege-erregina bizi ziren.Astero herrira joaten zire dirua biltzera.Erregea hiriko edo herriko botere guztia zuen. (aitor eta Jon)

gurutzadak

LAUGARREN GURUTZADA 1202-1204
Sinatu zen akordioari eta Saladinoren heriotzari esker, urte batzuk bakean igaro ziren. Ordurako, kostaldeko gurutzatuen estatuak merkatal kolonia italiarrak soilik ziren. Inozentzio III Aita Santuak gurutzada berri bat deitzea erabaki zuen estatu kristau hauen egoera hobetzeko. Gurutzada honetan ezingo lukete erregeek parte hartu eta Egiptoren aurka joan beharko luke.
Gudaroste gurutzatua
Venezian bildu zen, bidea itsasoz egiteko asmoz. Bertan, Enrico Dandolo dogoa espedizioaren buru zen Montferratoko Bonifazio eta Alexo IV.a Angelo usurpatzaile bizantziarrarekin aliatu zen, gurutzadaren helburua aldatu eta Konstantinopla erasotzeko, hirurek garaiko enperadore zen Alexo III.a Angelo bota nahi baitzuten.
1203an Bizantzio eraso eta Alexo IV.a enperadore bezala jartzea lortu zuten. Liskar asko sortu ziren honegatik, 1204ean gurutzatuek hiria konkistatzea eragin zuena. Erasoa izugarria izan zen. Gurutzatuek milaka kristau hil zituzten, emakumeak eta haurrak barne. Elizak eta jauregiak lapurtu eta txikitu zituzten, hiriko artelan guztiak ostuz. Gertaera hauekin amaitu zen Bizantziar Inperioa, beste hainbat estatutan banatu zena.
Laugarren gurutzada honek Palestinak estatu kristauentzat kolpe bikoitza izan zen. Batetik ez zuten espero zuten laguntza jaso eta bestetik, Konstantinoplan zaldunentzako erakarpen polo bat sortzean, Lurralde Santuetan zeuden asko bertara joatea ekarri zuen.
(aitor eta Jon)

gurutzadak

HIRUGARREN GURUTZADA 1187-1192

Jerusalemeko Erreinuak Egipton esku sartu nahiean hari zela eta, Nur al-Din sultanak Saladin laguntzailea bidali zuen egoeraren kargu egitera. Berehala Saladin Egipto osoko jaun eta jabe egin zen, nahiz eta Nur al-Din hil zen arte bere agintea errespetatu zuen. Hau hiltzean, Saladinek Egipto eta Siriako sultan izendatu zuen bere burua.
Saladin gizon jakintsua zen eta Nur al-Din bezala, musulman fededuna eta gurutzatuak kanporatzearen aldekoa. Alderdi musulmanen batasuna lortu zuen eta Egiptotik Siriarainoko kontrol politiko eta militarra. Jerusalemeko Erreinuari, lepradun errege batekin eta Saladinek inguratuta, ez zitzaion denbora asko geratzen.

Zaldunen krak gaztelua
Jerusalemeko erreinuaren amaiera Châtilloneko Reinaldok eragin zuen. Bere hitza errespetatu gabe jokatzen zuen zaldun honek karabanak eta Mekara zoazen erromesak erasotzen zituen. Saladinen arreba zihoan karabana bat erasotzean, honek bere eskuekin hilko zuela zin egin zuen.
Gerra jada hasia, gurutzatuen gudarostea, tenplarioekin batera, Saladinen aurka borrokatu ziren Hattineko Adarretan,
1187an. Armada kristaua suntsitua izan zen, erreinua babesgabe utziz. Saladinek Châtilloneko Reinaldo esan zuen bezala hil egin zuen. Beste hainbat gudari exekutatuak izan ziren arren, asko preso hartu eta gerora askatu zituzten.
Saladin orduan erreinuaren zati gehiena okupatu zuen, konstaldeko hiriak ezik, eta urte horretan bertan Jerusalem konkistatu zuen,
1099koarekin konparatuta ia odol isurketarik gabe izan zena. Jerusalemeko Erreinua desagertu egin zen.
Jerusalemen galerak Europa asaldatu zuen eta
Gregorio VIII Aita Santuak gurutzada berri bat deitu zuen. Honetan errege kristau garrantzitsuenak hartu zuten parte: Ingalaterrako Rikardo I.a (Lehoi Bihotz), Frantziako Felipe II eta Federiko I Bizargorri enperadorea. Azken hau talde indartsuenaren buru zen, baina Siriara heltzean, enperadorea ibai batean itota hil zen, bere gudarostea sakabanatuz. Zati txiki bat soilik heldu zen Palestinara.
Ingeles eta frantziar armadak itsasoz heldu ziren. Akreko hiriaren konkista izan zen beraien garaipen bakarra. Garaipen honen ondoren, Rikardok milaka presoen sarraskia egin zuen.
Filipe II.a kezkatuta zegon bere herrialdeko arazoengatik eta Rikardorekin zuen lehiakortasunagatik, Frantziara itzuli zen. Rikardo, orain gurutzadaren buru bakarra, Jerusalemera heldu zen, baina zuen gudaroste ahulduak ezingo zuelakoan setioa jasan, eraso beharrean Saladinekin akordio bat sinatu zuen, erromesei Palestinara sartzeko baimena ematen ziena.
Saladin 6 hilabete geroageo hil zen. Rikardo 1199ean hil zen gezi batez, Europara itzultzen hari zela. Horrela amaitu zen hirugarren gurutzada, bi alderdientzako porrotarekin. Palestinan kristauek kontrolatzen zuten kostaldeko eremu txikia galtzea denbora kontua zen. Hala ere, beste mende bat eutsi zioten.
(aitor eta Jon)

gurutzadak

BIGARREN GURUTZADA 1147-1149
Estatu musulmanen banaketari esker, Ekialde Hurbileko estatu kristauek bizirautea lortu zuten. Segituan integratu ziren bertako aliantza aldakorren sistemara, askotan estatu kristau bat estatu musulman baten lagun izan zitekeelarik, eta beste estatu kristau baten etsai.
Hala ere, kristauen artean gurutzadaren espiritua itzaltzen hari zen bezala, musulmanen artean Jihad
arena indartzen joan zen, batez ere herri xumearen artean. Hainbat agintarik probetxu atera zion sentimendu honi, estatu musulmanen batasuna lortu eta erreinu kristauen aurka jotzeko.
Buruzagi hauetako bat izan zen Zengi, Mosulñ
eta Alepoko gobernadorea, 1144ean Edesako estatu kristaua konkistatu zuena. Galera honen erantzun bezala, Aita Santuak Bigarren gurutzada deitu zuen 1146ean.
Lehenengoan ez bezala, gurutzada honetan hainbat errege kristauek hartu zuten parte, Frantziako
Luis VIIk eta Konrado III germaniar enperadorea buru zituztelarik. Frantziarren eta alemaniarren arteko ezadostasunak etengabeak izan ziren espedizio osoan zehar.
Lurralde Santura heltzean, Edesa ez zela helburu garrantzitsua erabaki zuten eta Jerusalemera joan ziren. Hemen, Jerusalemeko erregearen etsaia zen
Nur al-Din eraso beharrean (Zengiren semea), Damasko eraso zuten, Jerusalemen aliatu zena.
Espedizioak porrot egin zuen, astebeteko setioaren ondoren, gurutzatuak erretiratu eta beraien herrietara bueltatu ziren. Zentzugabeko eraso honen erruz, Damasko Nur al-Dinen esku erori zen, pixkanaka estatu kristauak inguratzen hari zena.
Geroageo, Jerusalemek Egipto erasotzean, Nur al-Dinek eraso zion, erreinuaren amaiera eta hirugarren gurutzada ekarriko zuena.
(aitor eta Jon)

gurutzadak


LEHEN GURUTZDA 1095-1099
Gregorio VII.a Aita Santuaren ideia izan zen herrialde kristauen batasuna Islamari aurka egiteko.
Urbano II.a izan zen praktikan jarri zuena. 1096eko Clermonteko kontzilioan, Jainkoak nahi du! ohiarekin lehen gurutzada (1096-1099) deitu zuen.
Urbano II.aren deiak, jende xumea jarri zuen martxan lehenik, "Behartsuen gurutzada" delakoa osatuz. Modu traketsean ekialdera abiatu ziren, judutarren sarraski ugari eraginez bidean. Arduragabe turkiar lurraldean barneratu ziren, non arazorik gabe suntsituak izan ziren.
"Printzipeen gurutzada" delako antolatuagoa izan zen, Frantzia
, Herbehereak eta Siziliako erreinu normandiarreko tropez osatua eta Bouilloneko Godofredo, Tolosako Raimundo eta Tarentoko Bohemundo bezalako erdi mailako nobleek agindua. Konstantinoplako beraien egonaldian, turkiarrek okupatutako lurralde oro Bizantziar Inperioari itzultzea zin egin zuten.

Jerusalemen konkista, lehen gurutzadan
Bizantziotik Siriara zuzendu ziren, turkiarren lurrak zeharkatuz eta hainbat garaipen lortuz. Sirian, Antiokia
konkistatu zuten eta, bizantziarrei itzuli beharrean, Bohemundok berarentzako hartu zuen.
Antiokiatik Jerusalemera zuzendu ziren, zeina setiatu eta 1099ko uztailaren 15ean
indarrez hartu zuten. Gurutzatuek sekulako sarraskia egin zuten, ez zuten ez judutar ez musulmanik errespetatu, ezta emakume edo haurrik ere.
Garaipen honek amaitu zen lehen gurutzada. Zaldun ugari etxera itzuli ziren, baina beste asko bertan geratu ziren, konkistatu berri zituzten lurretan agintzen. Jerusalemeko Erreinuaz eta Antiokiako Printzerriaz gain, Edesako konderria eta Tripoli sortu ziren.
Garaipen honek animatuta, beste gurutzada bat sortu zen 1101ean
, baina azken hau turkiarrek deuseztu zuten Anatolian. Hondamen honek gurutzadaren espiritua itzali zuen 50 urtetan zehar.(aitor, Jovan eta Jon)

mariartuko dorretxea


Unbeko mendien hegoaldean dago. Martiartuko dorretxea sorigaitz asko euki zuen, 1321-ean Martiartuko eta Zamudioko senideek erre zuten. 1472 berriro ere erre zuten. 1998 Bilboko udala bizileku rural bat eraiki zuen, eta 60.000 pezeta kostatu zuen.(aitor eta Jon)

domingo, 1 de febrero de 2009

muñatones gaztelua




Barbadun ibaiaren itsasoetatik gertu dago, itsasadarreko tontoreean.XIV Salazar senidearen aginduz eraiki zen, XVII mendean gazteluaren bukaera.1999an gaztelua monumentu bihurtu zen, 1999 Bizkaiko foru aludiak erosi zuen.(aitor)

historia

Historia 5 giza desberdin zituen: australopithecus, homo habilis, homo erectus, homo sapiens eta homo sapiens-sapiens.Ere 5 aro garaikide zuen : historiaurrea, antzin aroa, erdi aroa, aro modernoa eta aro garaikidea.(aitor)