lunes, 2 de febrero de 2009

gurutzadak

BIGARREN GURUTZADA 1147-1149
Estatu musulmanen banaketari esker, Ekialde Hurbileko estatu kristauek bizirautea lortu zuten. Segituan integratu ziren bertako aliantza aldakorren sistemara, askotan estatu kristau bat estatu musulman baten lagun izan zitekeelarik, eta beste estatu kristau baten etsai.
Hala ere, kristauen artean gurutzadaren espiritua itzaltzen hari zen bezala, musulmanen artean Jihad
arena indartzen joan zen, batez ere herri xumearen artean. Hainbat agintarik probetxu atera zion sentimendu honi, estatu musulmanen batasuna lortu eta erreinu kristauen aurka jotzeko.
Buruzagi hauetako bat izan zen Zengi, Mosulñ
eta Alepoko gobernadorea, 1144ean Edesako estatu kristaua konkistatu zuena. Galera honen erantzun bezala, Aita Santuak Bigarren gurutzada deitu zuen 1146ean.
Lehenengoan ez bezala, gurutzada honetan hainbat errege kristauek hartu zuten parte, Frantziako
Luis VIIk eta Konrado III germaniar enperadorea buru zituztelarik. Frantziarren eta alemaniarren arteko ezadostasunak etengabeak izan ziren espedizio osoan zehar.
Lurralde Santura heltzean, Edesa ez zela helburu garrantzitsua erabaki zuten eta Jerusalemera joan ziren. Hemen, Jerusalemeko erregearen etsaia zen
Nur al-Din eraso beharrean (Zengiren semea), Damasko eraso zuten, Jerusalemen aliatu zena.
Espedizioak porrot egin zuen, astebeteko setioaren ondoren, gurutzatuak erretiratu eta beraien herrietara bueltatu ziren. Zentzugabeko eraso honen erruz, Damasko Nur al-Dinen esku erori zen, pixkanaka estatu kristauak inguratzen hari zena.
Geroageo, Jerusalemek Egipto erasotzean, Nur al-Dinek eraso zion, erreinuaren amaiera eta hirugarren gurutzada ekarriko zuena.
(aitor eta Jon)

No hay comentarios:

Publicar un comentario